Gure sukaldaritzarekin gozatzeko bazatoz, nahiz gure tabernan mokadu bat jateko edo itsaso aurrean dugun hotel ederrean egun batzuk igarotzeko, ongi etorria egiten dizugu abegi handiz eta Arguiñano familiaren berezko umore onarekin.
Jatetxeak Arguiñano Chefaren ibilbide luzeari eta filosofiari jarraitzen badio ere, haren talde eraginkorrak eta seme-alabetako bostek zuzentzen dute egunerokoan, helburu izanik mahaikideak pozik ateratzea jantokitik.
Imajina ezazu irudia: itsaso gaineko terrazan esertzea, eta eguzkitan gozatzea, uda epel eta eguzkitsuetan, edo aterpean, negu hotz eta hezeetan. Gure ardoen, garagardoen, kafeen eta likoreen karta eta pintxoen, anoen eta ogitartekoen karta dastatuko dituzu, eta ez zaituzte hotz utziko. Horrez gain, egunero laberatutako opilak ere baditugu.
Joseba Arguiñanok eskuz egindako pastelak eta bonboiak. Lanketa zaindua eta benetako gustua gauza naturalekiko. Zarauzko Kale Nagusian zure zain gaude.
Gure cookie propioek eta beste batzuenek, gure zerbitzuak hobetzen laguntzen digute. Gure web gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago
OHAR GARRANTZITSUA
Bezero maiteak: Jatetxea martxoaren 12an irekiko ditu ateak. Hotela maiatzean irekiko da. Ordutegia 10:00etatik 16:00etara da, asteazkenetan izan ezik zure mezua erantzungailuan utzi ahal izateko. Mila esker eta barkatu eragozpenak.